Iratxetako Garaia

Iratxetako garaia Nafarroako zaharrena da, eta Espainiako zaharrenetakoa. Egile batzuek diote IX. edo X. mendeetan eraiki zutela; beste batzuek, berriz, XI. mendearen amaierakoa edo XII. mendearen hasierakoa dela uste dute, erromanikoko garaian. Deigarria da, horrelako eraikinak, zibilak, garai hartan egurrez, lokatzez eta harlangaitzez egiten zirelako, baina Iratxetako garaia harriz egina dago. Harria eraikuntza-elementu gisa aukeratzea da, oro har, garai hartan elizentzat eta gotorlekuentzat gordetzen zena, gaur egun edertasunaz gozatzeko arrazoi nagusia.

Historia

Bere elizatik gertu dagoen herriaren erdian dago eraikin hau. Gutxi gorabehera 9,20* 7,60 metroko oinplanoa du. Zirkuluerdiko hamar arkuren gainean dago, pilastretan bermatuta, eta horietatik 8 zentimetroko lauza handiak irteten dira, lerro horizontal bat eratuz, bertara sartu nahi luketen karraskariengatik babesteko. Harrizko eskailera batetik gora eginez, barrura iritsiko gara. Gela xumea da, bi isurkiko teilatu batez estalia eta lauza handiz lauzatua.

Iratxetako garaia, Iratxeko monasterioarena izan zen, eta, ondoren, Nafarroako Koroarena, eta, bertako biztanleek jenerotan Elizari eta erregeei ordaindutako errenten biltegi bezala erabili zuten. XII. mendearen amaieran, Jerusalemgo San Joan Ordenako zaldunen jabetza izatera pasa zen, bere ondoan, erromesen komentu eta ospitale bat zituztenak, gaur egun, zaharberritutako etxe bat delarik.

El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea
El Hórreo - Casa Rural Harri Etxea

Tarifak eta Erreserbak

Gurekin harremanean jarri nahi baduzu, deitu telefono honetara edo bete formulario hau, eta lehenbailehen jarriko gara zuekin harremanetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
Abrir chat