landetxea

HARRI ETXEA

Aurzkezpena

Cara Rural Harri Etxea

Iruñetik 36 kilometrora eta Tafalla eta Erriberritik 20 kilometrora dago Harri Etxea landetxea. Iratxeta herri lasai eta abegikorrean dago, Orbaibar haranaren barnean, Nafarroako Erdialdeko bailaran. Mendiz eta beste herri txiki batzuez inguratuta dago eta erromanikoko bitxiak aurki ditzakegu bertan, “Iratxetako garaia” enblematikoa, esaterako. “Harri Etxean” herriko landetxe bakarra da, bertan ostatu hartuz gozatu ahal izango duzu. Landa eremuko ihesaldi mota guztiak egiteko leku idilikoa da Nafarroan. Bai herria, bai etxea inguratzen duen gunea oso lasaia da, leku paregabea lasaitu ahal izateko eta barbakoak edo paseo luzeak egiteko. Bide onak daude oinez zein bizikletaz paseatzeko eta aukera mikologiko ugariez eta Nafarroako landa-inguruneaz gozatzeko.

Harri Etxea antzinako etxea da, duela gutxi zaharberritua. Teilatuetan, hormetan eta zoruetan “harria” bertako eraikuntza-elementu tipikoa mantentzen du. Etxeak 2 solairu, 4 logela, 3 komun eta lorategia ditu.

Orbaibar Nafarroako erdigune geografikotik gertu dago, Iruñearen hegoaldean, komunikazio-bide handietatik hurbil dago, eta horrek aparteko lekua bihurtzen du talde edo familientzako oporretarako alokatzeko. Nafarroa osoan zehar landa turismoa egin nahi baduzue, hau da zure landa etxea.

Cara Rural Harri Etxea

Etxea

BARNEALDIA

Nafarroan landa turismoaz gozatu nahi duten 7 eta 9 pertsona bitarteko familia edo taldeentzat prestatua dago Harri Etxea landetxearen barnealdea.

Beheko solairuan egongela eta sukaldea daude. Gela horietatik patio oso intimo batera, gela bakun batera eta bainugela batera sar gaitezke.

Lehen solairuan hiru gela bikoitz eta bi komun daude guztira. Bi gelek ohe bakunak dituzte eta inguruko mendien ikuspegi ederrak dituen terraza baterako sarbidea. Hirugarren gelak ohe bikoitza du, eta bainugela ere badu bertan.

Cara Rural Harri Etxea - Fachada
WiFi
TB, DVD, Soinua
Beheko sua
Berogailua
Mikrouhin labea
Ontzi-garbigailua
Garbigailua
Labea
Irabiagailua
Xigorgailua
Labe txikia eta paellera
Parrilla

KANPOALDEA

Une bakoitza gozatzeko aproposa da Harri Etxearen kanpoaldea. Leihoetatik eta terrazatik edo barbakoa duen lorategitik ikus daitezkeen ikuspegiak miresten ahal dira.

Landa turismo onenarentzat pentsatuta dago Harri Etxea. Duela gutxi zaharberritua izan da, kanpoaldean bere horma eta teilatuetako harria mantenduz. Nafarroako herri eta haranak visita daitezke, bertako jaiak ezagutu, bertako jendea, fauna eta landaretzan duen aniztasuna mamitu dezakezu. Gozatu Nafarroako landa-turismoa, inoiz ez bezala.

Cara Rural Harri Etxea - Patio
Barbakoa eta parrilla
Lorategia
Terraza
Patioa
Portxea
Futbolina, diana...
Cara Rural Harri Etxea - Patio
Cara Rural Harri Etxea - Patio

Ingurunea

Iratxeta Orbaibarren dago, Iruñeko hegoaldean, Alaitz eta Izko mendilerroen azpian, errepide estuz inguratutako kokagune natural batean, eta, bertatik, herri txikietara sartzen da. Herri txiki horietan, iraganeko garaietara salto egin duzula sentituko duzu. Monumentu enblematikoak eta ezagutu beharrekoak dira, besteak beste, Katalaingo Kristoren baseliza, Etxanokoa edo Iratxetako garaia. Horiek dira inguru honetan zuk zeuk edo bisita gidatuen bidez bisita ditzakezun aipagarrienak, bitxi erromanikoen artean.

Mendietan eta basoetan barrena seinalatutako pasealekuek interes komunitario bezala katalogatutako paisaia-aberastasun handia ikusteko aukera emango dizute. Bertan, bitxikeriak ikusi ahal izango dituzu, hala nola, ehun urteko haritzak edo Nafarroako pagadi hegoaldekoenak. Iratxeta herritik bertatik, Harri Etxea landetxearen ondotik, inguruko ibilaldi seinalatu adierazgarrienetako baten irteera aurkituko duzu.

Baso eta mendi horiei esker, gainera, aukera mikologiko zabala izango duzu, bertan abenturatuz edo Iratxetatik bertatik zein Orbaibarko beste herri batzuetatik aurkituko duzun edozein ibilbide mikologiko jarraituz.

Cara Rural Harri Etxea - Pueblo de Iratxeta
Cara Rural Harri Etxea - Capilla
Cara Rural Harri Etxea - fauna

LUGARES DE INTERÉS

Irunberriko arroila
Arbaiungo arroila
Aralar mendilerroa
San Migel santutegia
Urederraren iturburua
Leireko monasterioa
Orgi hariztia
Mendukiloko kobazuloak
Orreagako kolegiata
Irati oihana
Urdazubi kobazuloak
Zurragamurdiko kobazuloak
Bertizko Jaurerriko parke naturala

Tarifak eta Erreserbak

Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, deitu telefono honetara edo bete formulario hau, eta lehenbailehen jarriko gara zuekin harremanetan.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies